Hortzak zuritzea
Hortzak zuritzea tratamendu kosmetiko kontserbatzailea da, eta helburu du irribarreari distira handiagoa ematea.
Nola zuritzen dira hortzak?
2 modu daude: klinikan edo etxean.
1- KLINIKAN
1. 1 BARNEALDEA ZURITZEA:
Endodontzia jasan duten hortzetan erabiltzen da, kolorea asko saturatu denean. Horrek irribarrea itsusten du, hortzetakobatek bakarrik duelako kolore ilunagoa. Hainbat saio klinikotan eta zenbait substantzia erabiliz, saturazioa murriztea lortzen dugu, eta hortzak haren jatorrizko kolorea berreskuratzen du, edo alboetako piezen kolore berdina edo antzekoa hartu.
1. 2 BIZIRIK DAUDEN HORTZAK OROKORREAN ZURITZEA:
Bizirik dauden hortzetan erabiltzen da, tonu horiagoa, marroi arrexka eta/edo ilunagoa hartudutenean.
Saio kliniko batean, pieza guztien kolorea azkar eta nabarmen aldatzea lortzen dugu.Aldaketa azkarrak ikusi nahi badituzu, hau da aukerarik egokiena.
2- ETXEAN
Bizirik dauden hortzetan aplikatzen da, kolore horitu zaienean.Pazientearentzat erraza eta erosoa da, etxean bertan lortuko baitu irribarrearen itxura horixka, marroi eta ez oso argi hori pixkanaka aldatzea, produktu jakinen bitartez. Tratamendu oso eraginkorra da, eta tonu zuriagoa eta distiratsuagoa ematen dio irribarre osoari.Denbora garrantzitsua ez bada, tratamendu hau gomendatzen dugu.
Zenbaitetan, tratamendu bat baino gehiago konbina daitezke, nahi ditugun emaitzak lortzeko.Guztiak tratamendu kosmetiko ez erasokorrak dira, hortza osorik mantentzen baita eta ez baita esmaltea higatu behar. Horrenbestez, horiek dira lehenesten ditugun aukerak beti, hortzen forma eta proportzioak egokiak badira.
Pazienteak eta odontologoak elkarrekin aztertu eta baloratzen dute kasu bakoitzerako aukerarik onena.
Kasu guztietan hortz guztiak zuri daitezke?
Hortzak zuritzeko tratamenduek ez dituzte hortzetako orban edo iluntze guzti-guztiak kentzen edo hobetzen, eta baliteke bestelakoodontologia-tratamendu estetikoak erabili behar izatea, hala nola portzelanazko gainazalak.