+34 943 28 36 33 +34 608 01 01 08 Eskatu hitzordua
.
Bener Experience
Gero eta paziente gehiago datoz beste hirietatik eta atzerritik gure Donostiako klinikan tratamendua jasotzera, eta, hori ikusita, proiektu hau martxan jartzea erabaki genuen.
Bener Experience ekimenak Donostian esperientzia bat eskaintzen die pazienteei, haien aho-hortzetako osasuna tratatzen dugun bitartean.
Gainera, hala nahi izanez gero, gure taldeak egonaldiarekin gozatzeko izapide guztiak egingo ditu: hoteletan eta jatetxeetan erreserbak egitea, pazienteak jasotzea eta haien joan-etorriak, aisialdi- eta kultura-jarduerak antolatzea…
Donostian, ur-jarduerak (surfa, kasu), mendi-ibilaldiak, museotarako bisita gidatuak eta familientzako eta etxeko txikientzako jarduerak egin daitezke, besteak beste, eta baita horrenbeste Michelin izar lortu dituen gure gastronomia ezagutu ere.
Jakina, pazientearen egoera kontuan hartzen da, eta tratamendua hobetzeko elikadurarik egokiena eskainiko dioten leku eta jatetxeak gomendatzen ditugu beti.
Tratamendua zer garaitan egingo den kontuan izanik, une horretan martxan dauden interesezko jarduerak iradokiko ditugu; esaterako, Donostiako Zinemaldia, sagardotegietan "txotx" egitea, jazzaldia… Helburua da tratamendua eta gure artean izandako egonaldia ahalik eta onenak izatea beti.
Interesatuta bazaude eta data bat erreserbatu nahi baduzu, sakatu hemen.