.

Taldea

Bener Hortz Klinikak 2009an ireki zituen ateak, Donostian erreferentziazko klinika bilakatzeko asmoarekin.Horretarako, taldeko kide guztiek etengabeko prestakuntza jasotzen dute, haien beharrei egokitutako tratamendua eman ahal izateko pazienteei.

Gogor lan egiten dugu egunez egun, kalitatea izan dadin gure bereizgarria.Kalitate horrek erabiltzen ditugun materialak eta eskain ditzakegun tratamenduak ditu oinarritzat.

Horrez gain, gure lana pazienteenganako tratu familiarrean eta hurbilean ardazten da. Izan ere, denborarekin, pazienteak gure klinika osatzen duen familiako kide bihurtzen dira.